Ordezkarien Ganberak “impeachment”-a hasiko du Trumpen aurka

Kargugabetze prozesua hasiko dute formalki, epaiketa politiko baten bidez. Nancy Pelosi demokratak, behe ganberako presidenteak, Donald Trumpen jokabidea konstituzioaren eta demokraziaren printzipioen aurkako urraketa larritzat jo du. Ukrainari ustez egindako presioen ondoriozko polemikan du kargugabetzeak sorburua. Demokratek adierazi dutenez, Trumpek eskatu zion Volodomir Zelenski Ukrainako presidenteari, Joe Biden hautagai demokrata eta haren familia iker zezan.