Oihana Teyseyre (Kazetaria): "Gobernuaren komunikazioa ez da oso ona izan eta herritarrak ez dira fidatzen"

Ipar Euskal Herrian Maiatzaren 11tik aurrera arinduko dute itxialdia. Kasu gutxiago daude Euskal Herriko gainontzeko lurraldeekin alderatuta. Frantziako Gobernuak hartu dituen erabakiez, eskolez eta egoeraren hainbat ertzez hitz egin dugu Oihana Teyseyre Koskarat kazetariarekin.