OMEk ohartarazi du itxialdira itzultzeko arriskua “oso erreala” dela

Erakundeko zuzendari nagusiak ohartarazi duenez, itxialdira bueltatzea aukera "erreala" da egun urruntze sozialeko neurriak arintzen ari diren herrialdeetan, deseskalatzea "behar bezala kudeatzen ez bada". Adhanomek azpimarratu duenez, ezin dira etorkizunean koronabirusaren uholdeak baztertu, hala ere, gehitu du, aukera horren aurrean ezin dela "izua zabaldu". Horren ordez, oinarri "sendoak" dituen osasun sistema unibertsala ezarri behar dela nabarmendu du.