Nola egin aurre pandemiak eragindako arriskuei?

Koronabirusaren pandemiak hainbat gauza aldatu ditu mundu osoan. Ekonomian krisia ekarri du, osasun-sistemak egokitzera behartu ditu eta beste hainbat gauza. Asteotan adituek eta agintariek gomendatuta, eskuak maizago garbitu ditugu, pertsonen artean bi metroko tartea uzten saiatu gara eta maskarak erabiltzera ohitu gara, esaterako. Jokaera horietako batzuk denboran iraun dezaketela uste du Arkaitz Fullaondo soziologoak, baina lan eremuan izango dira aldaketa egonkorrenak bere aburuz.