Nerea Telleria: "Guztion ardura da klima aldaketari aurre egitea"

Fridays For Future ekinaldiarekin bat eginez, mundu osoan mobilizatu dira ikasleak. Euskal Herriari dagokionez, 550 bat ikasle elkartu dira Baionako manifestazioan, eta Bilbon eta Donostian ere izan dira deialdiak. Arratsaldean, 19:00etan, elkarretaratzea deitu dute Alderdi Ederren, eta 'Fridays for future' egitasmoko Nerea Telleriarekin hitz egin dugu.