Nerea Gamboa (Nutrizionista): "Garrantzitsua da hilerokoaren zikloaren kontrola eramatea"

Hilerokoaren zikloaren etapa bakoitzean hau erregulatzen duten hormona batzuk nagusitzen dira eta horrela, aldaketak izaten dira gorputzean, besteak beste tenperaturan. Folikulu, obulazio eta luteo fasea dira etapak eta hauen ezaugarrietara elikadura eta ariketa fisikoa moldatu behar dela dio Nerea Gamboa nutrizionistak.