
Naroa Amenabar (Ernai unibertsitatea): “Ikasleon bizitzak ez dituzte erdigunean jarri”
Covid19 pandemiak hankaz gora jarri du unibertsitateetako ikasleen egunerokotasuna. Koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz martxoaren 12an unibertsitateak ixtea erabaki zutenetik, EHUn edota NUPan hartu diren neurriez, kexu dira hainbat eta hainbat ikasle. Naroa Amenabar Ernai Unibertsitateko kideak Ibaetako campusean ikasten du, ikaskideen zein bere egoera erreparatuta, ikasleen bizitzak erdigunean jarri ez direla salatu du.