Nafarroan 2019an ekonomiak %2,8an gora egitea aurreikusten du Laboral Kutxak

Laboral Kutxak aurkeztutako txostenaren arabera, ikuspegi ekonomikotik 2018a urte positiboa izaten ari da. Nabarmendu dutenez, Nafarroako ekonomiak hazkunde jarraitua izan du azken 21 hiruhilekoetan eta langabezia tasa %10a baino gutxiagora jaistea eragin du. Datorren urtean Nafarroan ekonomiak %2.8an gora egitea aurreikusten du txostenak eta langabezia tasa, %8.9an kokatzea.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image