Nafarroako Auzitegiak presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea debekatu du

Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak martxoaren 6ean Iruñean presoen eskubideen alde egitekoa zen elkarretaratzea debekatu du. Tribunalak estatuko Gobernu ordezkaritzaren ebazpenarekin bat egin du. Epaileen hitzetan, iaz espetxean hil zen Xabier Rey Presoa goraipatzea zen ekitaldiaren benetako helburua eta hori ilegaltzat jo dute.