Nafarroa Oinezerako finkatutako helburuak bete ez zirela eta, elkartasun deia luzatu du Argia Ikastolak

Eguraldiak Nafarroa Oinezen aurreikuspenei eustea ekidin zuen. Giro aldetik balorazio bikaina egin zuten Argia Ikastolako kideek atzoko ikastolen festaren inguruan, baina aurreikuspen ekonomikoetara iristeko zailtasunak izango dituztela aitortu dute gaurkoan. Zergati nagusia eguraldia izan zen. Ekitaldi bat ere bertan behera gelditu ez bazen ere, arratsalde hasieran eroritako euriteak jende kopurua apaldu zuen.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image