Mundu osoko euskal herritarrak batuko ditu Hamaikak Aberri Eguneko telebista saio berezian

Berrogeialdiak bete-betean harrapatuko duen Aberri Eguneko dei zabala eta bat eginez balkoietako ekimen bateratua telebista saio bereziaz lagunduz. Eguerdiko 12.00etan hasita, mundu zabaleko euskal herritarren mezuak zabalduko ditugu telebistaz eta sare sozialen bidez, bakoitzak bere desioak adieraziz. Aberri Eguneko hitzordu nagusiarekin bat egingo dugu; aurreratu dezakegunez, saioaren erdialdera, deitzaileek hautatutako kantuak emitituko ditugu. Herritarren mezuekin batera, Aberri Eguneko giroari tartea ere emango diote Naroa Iturri eta Ekhi Atorrasagastik. Saioa zuzenean ikusteko aukera izango da LTD, Euskaltel eta hamaika.eus webgunearen bidez.