Mundu osoko doinuak Getxo Folk jaialdiaren 35. edizioan

Getxo Folk nazioarteko musika jaialdiaren 35. edizioak ateak ireki zituen atzo. Igandera bitartean, munduko kultura eta doinu anitzek hartuko dute Areetako plaza eta horri hasiera emateko, Alos Quartet euskaldunak eta The Naghash Ensemble armeniarrak aritu ziren, emanaldi oso berezi batean. Jaialdiko zuzendaria den Marta Herrerorekin eta Alos Quartet-eko musikariekin egin dugu solasaldia.