Mundu digitalak presentzia handia izango du Durangoko Azokan

54. edizioa du aurten Durangoko Azokak. Prentsaurrean aurkeztu dituzte egitarauaren xehetasun eta berezitasun guztiak. Landako gunean 405 nobedade aurkitu ahal izango ditu bertaratzen denak: liburuak, diskoak, adizkariak eta ikus-entzunezkoak, esaterako. Aurtengo beste berrikuntzetako bat, gainera, erakusmahaiena izango da. Antolatzaileen arabera, "gaur egungo estetikara" egokitu dituzte.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image