
Mugikorraren bitartez herritarren mugimenduak jarraitzen hasi da INE
Gaur hasi eta ostegunera arte iraungo du sakelako telefonoen seinalearen jarraipenak. Espainiako Estatistika Institutua, telefono mugikorren seinalea erabilita, milioika herritarren mugimenduen arrastoari jarraika hasi da geolokalizazioaren bitartez. Lehenik, goizaldeko 00:00etatik 06:00etara, eta, ondoren, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 18:00etara hartuko dituzte datuak. Goizaldeko tartean, herritarren bizilekuak zehazteko egingo dute, eta, hurrengo orduetan, herritarren mugimenduak kontrolatzeko