Motibazio politikoko euskal presoei aplikatutako espetxe politikaren behatokia aurkeztu du Foro Sozialak

Sei hilabetean behin argitaratuko den txostenean, presoen egoerari buruzko datu eguneratuak, informazio zehatza eta adituen analisiak egongo dira. Aldizkariarekin, “desinformazioari aurre egiten eta espetxe politikaren aldaketaren aldeko iritzi-korronte bat sortzen” lagundu nahi du Foro Sozialak.“Informazio fidagarria, gardena eta kontrastatua” eskainiko du, espetxeetako egoeraren garapenari eta gertaerei buruzko datuak "eremu desberdinetara" heldu daitezen.