Mondragon taldeko Bexen Medical enpresak hilero 20 milioi maskara ekoitziko ditu

Mondragon taldeko Bexen Medical enpresak hilero 20 milioi maskara ekoitziko ditu. Etxebarrin, Bizkaian, kokatuta dagoen fabrikak atzo inauguratu zuen maskaren ekoizpenerako planta, arduradun publiko eta pribatuen presentziarekin. Eragile pribatu eta publikoen arteko elkarlanaren onura goraipatu du Arantxa Tapiak. Mondragon Assembly-k Txinan diseinatutako 3 makina ekarri ditu Etxebarriko plantara. Horrela, makina hauek heldu baino lehen zegoen hilabeteko 10 milioiko produkzioa bikoiztko dute, hilabetero 20 milioi maskara ekoitziz. Bexen Medicalek maskara kirurgikoak egingo ditu, R2 motatakoak, kirurgikoen artean babes handiena eskaintzen dutenak hain zuzen.