Mobilizatzeko eskubidea eta desobedientzia zibila defendatu ditu Cuixartek

Jordi Cuixart, Omnium Culturaleko presidenteak ireki du preso politiko kataluniarren kontrako epaiketaren gaurko saioa. Fiskaltza eta, une batzuetan, epailea beera ere urduri antzera jarri dituen hitzartzean, mobilizatzeko eskubidea eta desobedientzia zibila defendatu ditu Omnium Culturaleko presidenteak. Galdera bat baino gehiago behin eta berriz errepikatu dizkio Cuixarti Jaime Moreno fiskalak. Cuixartek salatu du galderak baino balorazioak zirela fiskala egiten ari zena. Azpimarratu du gainera bera preso politiko bat dela, eta bere lehentasuna ez dela, dagoeneko, espetxetik irtetzea.