
Miren Larrion: "Sektore batzuen interesak onura kolektiboaren gainetik jarri dira"
Covid 19 gaitzak eragindako izurriteak gogor kolpatu du Gasteiz. Horiek horrela, Arabako hiriburuan EH Bilduk duen zinegotzi eta bozeramaile Miren Larrionekin hitz egiteko aukera. Koalizioak auziak eragindako krisi ekonomikoari aurre egiteko hainbat neurri proposatu ditu eta hiria desinfektatzeko elurteekin martxan jartzen den planaren aktibazioaren alde egin du. Ezinbestekoak ez diren sektore ekonomikoen itxieraren inguruan, Eusko Jaurlaritzak "sektore batzuen interesak onura kolektiboaren gainetik" jartzen ari dela nabarmendu du.