Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos): “Ba al dakizu zer den benetan anakronikoa, Urkullu jauna?”

Anakronismoei buruz hitz egiteko agerraldia egin du Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos alderdiaren lehendakarigaiak. Kontzeptuari helduta, Gorrotxategik zaintza bezalako funtsezko zerbitzuak pribatizatuta egotea, La Naval erortzen uztea edota “EAJk inork baino hobeto” ezagutzen dituen bezero sareak jo ditu anakronikotzat.