Mila aulki huts jarri dituzte Gaztelu Plazan, torturaren biktimak irudikatzeko

Nafarroako Torturatuen Sareak eragile politikoei dei egin die hauteskunde programetan torturaren inguruko ikerketa egiteko konpromezua hartzera. Horretarako gaur, Joxe Arregi Carabanchelgo Ospitalean Polizia Nazionalaren eskutik jasandako torturaren ondorioz hil zenetik 38 urte betetzen diren egunean, Iruñeko Gaztelu plazan 1.000 aulki huts jarri dituzte, Nafarroan tortura pairatu duten pertsonak irudikatzeko.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image