
Mediterraneora itzuliko da Aita Mari ontzia, erreskaterako baimenik gabe ere
Itsasoan erreskate lanak egiteko baimenak lortu gabe ere Greziara Itzuliko da Aita Mari ontzia. Hala iragarri dute gaur Pasaiako badian, ontziaren ondoan, egindako elkarretaratzean. Atzo iritsi zen ontzia Euskal Herrira, dituen matxura batzuk konpontzera. Hilabete eman dute Grezian, Egeo itxasoko irletako kanpamentuetan dauden migratzaileei mediku laguntza eskeintzen. Denbora honetan ezin izan dute itsasoan erreskate lanik egin, hasiera batean euren asmoa hori zen arren. Gobernu espainiarrak ez die oraindik horretarako baimenik eman. Estatu espainarraren itsas eremuan 240 lagun hil dira aste honetan bertan, Kanariar irletara iritsi nahian hildakoak ere aintzat hartuta. Gaineratu dute Aita Mari ezarritako lege mugak legez kanpokoak direla, eta salaketa formal bat egiteko asmoa dutela adierazi dute.