
Maskarek ez dituzte ordezkatzen Covid19aren aurkako babes neurri nagusiak
Lantokietara joateko langileen artean banatuko diren maskarak ez dira erabat eraginkorrak Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun kontseilariordearen arabera. Zubiagak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan aitortu duenez, garbitasunerako erabiltzeko maskarak dira banatuko direnak, eta ez osasungintzan erabiltzekoak. Honen aurrean, Anuska Beika, Basurtuko Unibertsitate ospitalean prebentzio arduraduna denak, bi egunez maskarak banatzea benetako prebentzio neurritzat jo ezin daitekeela esan du.