
Martin Erdozain: "U30 Greba Orokorreko programak balio izango digu aurrerantzean ere gazteriarekin konektatzeko"
Martin Erdozain Nafarroako Ernaiko kidearekin U30 Greba Orokorraren analisia egin dugu. Egunaren balorazio positiboa egiteaz gain, prozesuak utzi dituen irakaspenak azpimarratu ditu: "U30 Greba Orokorreko programak balio izango digu aurrerantzean ere gazteriaren gehiengo batekin konektatzeko eta gure batasuna eta elkarlana bultzatzeko", nabarmendu du.