Maiatzean nabarmen jaitsi dira COVID19ak Nafarroan eragindako heriotzak

Datuek azaleratu dute martxoaren 16tik apirilaren 30era bitarte heriotzen gehiegizko kopurua %94ean hazi zela, ia bikoitza. Tarte horretan osotara, 1379 heriotz erregistratu zituzten, ohikoa baino 669 gehiago. Heriotza horietatik %76a 80 urtetik gorakoen artean gertatu ziren eta %21a 65 eta 79 urte bitartekoen artean.