Lejarraga Europako Gerrikoa berreskuratzen saiatuko da Avanesyanen kontrako errebantxan

Borroka larunbatean izango da, Miribillako Bilbao Arenan,23:00tan. Martxoaren 31an Europako Gerrikoa jokatu zuten, eta Lejarragak Avanesyan armeniar jatorriko errusiarraren kontra galdu egin zuen, bere aurreneko porrota zena. Borroka parekatu bat izango zela zirudien, baina aurrera egin zuen heinean, Kermanen gabeziak agerian gelditu ziren, eta Avanesyanek merezimendu osoz lortu zuen garaipena. Errebantxa lortzeko gogor prestatu dela baieztatu du "Morgako rrebolberrak"; aurrekariak ikusita eta edozein borrokak eragiten duen tentsioa kontuan hartuta, hil ala biziko norgehiagoka espero da.