Lau seme-alabako familia bota dute etxetik Iruñeko Lezkairu auzoan

Hipotekek Kalte Eginiko plataformak Nafarroako Gobernuaren erantzukizuna salatu du eta esku hartzeko eskatu dio. Errotabidea agentziak alokairu kontratua eten dio familiari eta ondorioz etxetik bota dute.