Larart proiektuak ikuspegi soziala emango dio Loraldia Festibalari

Festibalaren azken asteburuan Basotik itsasora dokumentalaren emankizuna egingo da eta Basoa koreografiaren aurkezpena. Loraldiaren Festibalaren 5. Edizioaren azken asteburuak kutsu soziala izango du. Kultur Elkarteak hezkuntza arlora zuzendutako proiektuak egiten ditu batez ere baina oraingoan imigranteen egoerari eusten dio eta elkartasunezko ekintza prestatu du. La Casilla pabiloian izango da Dantzaz proiektuak sortutako ikuskizuna. Doakoak izango dira ekintzak, baina, elkartasun sarrera bat egongo da salgai. Lortutako dirua Alboan Gobernuz Kanpoko Erakundearentzako izango da, ekimen sozial batean inbertitu dezan. Apirilaren 6an, ikuskizuna baino lehen errefuxiatuen egoera ikusteko erakusketa bat egongo da eta baita bi imigrante ere beren esperientzia kontatzen.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image