
Laburmetraiak koarentena garaian
Udaberriarekin batera euskal laburgintzan ernatzen diren kimuak jasotzen ditu Kimuak bildumak, munduko txoko guztietara eramateko, baita berrogeialdian ere. Hala eta guztiz ere, Kimuak 2020 uzta jasotzeko deialdia atzeratu egin da, momentuz, "egungo pandemiak eragindako konplikazioen eta ziurgabetasunaren aurrean".