Labriteko ingurunea berritzea eta AHTa izango dira Iruñeko aurrekontuen ildo nagusiak

Enrique Maya alkateak eta María Echávarri Zerbitzu Orokorretako zinegotzi ordezkariak prentsaurrekoan aurkeztu dute gaur goizean Iruñeko Udalaren 2020ko aurrekontuak. Udalak 213,1 milioi euroko gastu muga aurreikusi du 2020rako udal-proiektuan. Zifra hori 2019ko hasierako aurrekontu luzatuarena baino % 12 altuagoa da.