LABek ez du parte hartuko Eusko Jaurlaritzak sortutako sindikatu, patronal eta eragile ekonomikoen mahaian

Sindikatuak salatu du administrazioak erabakiak patronalari begira hartzen dituela eta aldebakartasunez, langileen beharrei begiratu gabe. Eztabaida errealak bultzatzeko guneak falta direla dio. Honen aurrean, berreraikuntza sozioekonomikorako plana aurkeztu du sindikatuak. Helburu nagusiak dira “enplegu suntsiketari, lan-baldintzen kaskartzeari eta krisialdiaren ondorio sozial larriei aurre egiteko lehentasunezko neurriak” adostea. Baita bizitza erdigunean jarriko duen “eredu ekofeminista” bateranzko trantsizioari ekitea ere.