LAB sindikatuak Nafarroako Auzitegia eta CENen egoitza lotu ditu sinbolikoki bi sindikalistek jasotako zigorra salatzeko

LAB sindikatuak auto karabana antolatu du gaur, Imanol Salinas eta Jotas Oses kideek ekintza sindikal batengatik jasotako 5 hilabeteko zigorra salatzeko. Trinitarioseko parketik atera den auto ilarak, sinbolikoki lotu ditu Nafarroako Auzitegia eta Nafarroako Enpresarien Elkargoaren egoitza (CEN).