Kultura kontsumoak gora egin du EAEn azken hamar urteotan

Azterketan ondorioztatu denez, kultur praktika gehienen kontsumoak gora egin du, baita kulturarekiko herritarrek duten jarrera ere. Bataz beste, 7,34an finkatu da EAEko herritarrek kulturari ematen dioten garrantzia 1etik 10erako eskalan.