Kultura eskaintza zabala dakar Ondarroako Marabilli sormen festibalak

Ostegunetik Igandera bitartean Marabilli sormen festibala ospatuko da Ondarroan. 2012an sortu zuten jaialdia Aitzol Aramaio zinegilearen lagunek, bera zendu eta gutxira. Izena bera ere zuzendariaren esaldi batetik hartu zuten eta Aitzol-ek gustuko zituen diziplina artistiko ezberdinak herrian eskaintzeko helburua du jaialdiak, zinematik abiatuta musika, antzerkia eta beste hainbatera zabalduz.