
Kuko Ziganda: "Michael Robinsonek Osasunara ekarri zuen mentalitate indartsua gogoratzen dut"
Michael Robinson Osasunako jokalari ohia hil da. 61 urte zituela, minbiziaren ondorioz zendu da. Liverpoolekin Europako txapeldun, 1987an Iruñera iritsi zen. Aurrelari petoa, azken hiru hamarkadetan komunikazioaren esparruan murgilduta zebilen. Hamaika Telebistan José Ángel Kuko Ziganda bere taldekide ohiarekin mintzatu gara.