
Koronabirusagatik egun bakar batean hildako kopururik handiena izan da gaur Euskal Herrian
78 lagun hil dira azken 24 orduotan, atzo baino 30 gehiago. Zifra ezberdinak eman dituzte gainera Nafarroako eta Espainiako Gobernuek. Iruñeako exekutiboa ospitaleetatik at hildakoak ere aintzat hartzen hasi da zifrak ematerakoan. Hala, 340 izango lirateke gaixotasuna iritsi zenetik gaur arte Nafarroan hildakoak.