Koronabirusa ez hartzeko prebentzio neurriak azaldu ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak.

Azaldu dutenez, arnas-transmisioko edozein gaixotasun prebenitzeko, jardunbide hoberena eskuak ondo garbitzea da. Horretarako, xaboia erabiliz eta ondo igurtziz, egunean zehar sarritan garbitu behar dira. Osakidetzako Osasun Kontseiluaren telefonoa 900 20 30 50 da, eta 112 lariadietarako soilik uztea eskatu dute.