Kontxako Banderaren 123. edizioa jokatuko da, hiru egunetan

Sailkatze estropada 29an izango da. 43 traineru ariko dira: 23 gizonezkoak eta hogei emakumezkoak. Egun honetan maila bakoitzean sailkatzen diren zazpiak eta horretaz gain Donostiarrako bi ontziek ziurtatua dute lehiatzea, “etxeko taldekoak” izateagatik. Aurten ere, hautsak harrotu ditu aurten Kontxako arautegiak Izaro Lestayo, ezingo delako Kontxako Banderan egon. Lestayo Getariako Arraun Taldeko patroia da eta gizonezkoen ARC ligan patroi lanak egiten dituen lehen emakumea da. Antolatzailearen arabera, “arautegiak ez du aukera hori onartzen, ez duelako talde egitura mistoa onartzen". Antolatzaileek gizonezko eta emakumezko irabazleen diru sariak berdindu zituzten iaz, eta, haien ustez, “berdintasunaren aldeko pausoek bide horretan joan behar dute, ez proba mistoetarantz". - Nekane Arzallus alkateordeak gaur egunkari honi azaldu dionez, erabakiak bere hartan jarraitzen du. “Hausnarketa egin beharko litzateke, baina aldagai asko daude, eta oso kontuan hartzekoak erabaki bat hartzeko. Dena aztertu behar da ondo”, gaineratu du.