Konfinamenduan, Egunean Behin-etik Egunean Ber Bi-ra

Euskaldun ugariren egunerokoan lekua topatu du Egunean Behin aplikazioak. 10 galderek osatutako test laburretan, minutu bat inguru jolasteko aukera ematen du CodeSyntax-en aplikazioak eta bere hirugarren denboraldia bukatutakoan, ekimen berezia prestatu dute gizartea etxeetan konfinatuta dagoen honetan, Egunean Ber Bi, deitu diote.