Kazetaritza feministari buruzko lehen kongresuak gremioaren erronkak aztertuko ditu

Genero ikuspegia duen kazetaritza egitearen garrantzia azaltzea zaila dela nabarmendu dute Pikara Magazineko kideek. Hamaika dekalogo edo gomendio daude indarkeria matxistaren inguruan, baina, hedabideko kideen esanetan horrek ez du trataera informatiboaren kalitatea bermatzen. Nabarmendu dute kazetaritza feminista egitea ez dela soilik gaiak zehaztea, "erredakzioko jarrerak, botere banaketak eta eguneroko erronkak perspektiba feministatik lantzea baizik".
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image