
Katxiporreta II misioak Pirritx, Porrotx eta Marimotots estratosferara bidali ditu
Bergarako Aranzadi ikastolak estratosferara bidali ditu Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo ezagunak. Misioa, Katxiporreta II bezala izendatua, NASA-ren proiektu baten barruan kokatzen da, zientzia gazteen artean dibulgatzeko helburua duena. Bi metroko heliozko puxika batean, pailazoak 30km gora bidali zituzten, gerora jaitsiera eta lurreratze kontrolatu batekin. Pailazoak Aragoiko Sabada eta Ejea herrien artean lurreratu ziren, eta misioa arrakastatsua izan zen.