Image

Karmele Jaio gasteiztarrak irabazi du 111Akademiako sari nagusia "Aitaren Etxea" eleberriarengatik

Karmele Jaio gasteiztarrak irabazi du 111Akademiako sari nagusia, “Aitaren Etxea” eleberria 2019ko euskal libururik onena bezala aitortzen duena. Ehun akademikidek baino gehiagok emandako bozketan, aise gailendu da Jaioren liburua, Atxagaren “Etxeak eta hilobiak” eleberriaren aurretik. Elkarrek banatutako liburua, hautaketaren fase guztietan suertatu da garaile, Karmele Jaiori bere ibilbideko bigarrena emanez. Aurrenekoa 2006an jaso zuen “Amaren eskuak” obrarengatik izan zen. Gainera, 2015ean, Euskaltzain urgazle izendatu zuten. “Aitaren Etxea” Maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko moduez eta orokorrean generoak emakume eta gizonen bizitzetan duen eraginaz” hitz egiten du, sariaren igorleek azaldu duten bezala. Akademiakideek irakurlea “heldutasunera heldutako literatura” aurkituko duela adierazi dute. Sari honekin Karmele 111Akademia saria birritan lortzen duen taldetxoan sartzen da, Ur Apalategi, Harkaitz Cano, Anjel Lertxundi eta ramón Saizarbitoriarekin batera. 1996tik ematen den sari hau (2012ra arte Beterriko liburua izenez ezagutua) 25 urte beteko ditu datorren urtean. Saridunenen artean, tamaina handiko euskal idazleak izan dira, tartean, Sarrionaindia, Atxaga, Uribe, Alberdi edo Aristi. 111Akademiak adierazi duen bezala, Covid-19ak eragindako egoera dela eta, aurten ez da sari-banaketa fisikorik egingo.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image