Kansas City Chiefs frankiziak irabazi du 2020ko Superbowl-a

Gorabehera handiko finala izan da Chiefs eta San Francisko taldeen artekoa. Eraztuna irabazteko puntuan egon dira biak, azken laurdenean Mussourikoak gain hartu arte. 50 urte zeramatzan taldeak eraztuna irabazi gabe, bigarrena izan da aurtengoa. Patric Mahomes jokalaria izan da Miamin egin den partiduko izarra. Amerikako Estatu Batuetako herri kultural eragin erraldoia duen lehiaketaren inguruan Londresen bizi den Unai Kontxa gasteiztarrarekin aritu gara.