Image

Kanadak baieztatu du Irango misil batek bota duela eroritako hegazkin ukrainiarra

AEBek eta Ukrainak ere "susmoak" dituztela adierazi dute. Iranek, ordea, "zurrumurru ilogikotzat" jo du Boeing 737 hegazkina bota izanaren ardura. Justin Trudeau Kanadako lehen ministroak frogak dituela adierazi du, hala ere gehitu du nahi gabe egindakoa izan daitekeela. Hegazkinak lurra jotzean, 176 lagun hil ziren: 82 iraniar, 63 kanadar eta 11 ukrainar, besteak beste. Irango Abiazio Agentziak gehitu du, ikuspegi zientifiko batetik, ezinezkoa dela misil batek Ukrainako hegazkina jotzea.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image