Justizia ezaren aurrean Altsasuko gazteen gurasoek ez dute amorerik emango

Justizia ezaren aurrean Altsasuko gazteen gurasoek ez dute ‘amorerik emango’. Atzokoan estatuko Auzitegi Gorenaren epaia ezagutu eta 24 ordu geroago, elkarretaratzea deitu dute Altsasu Gurasoak eta Altsasukoak Aske plataformek urriaren 26rako Iruñean.