Junquerasi eurodiputatu gisa dagokion inmmunitatea aitortu dio Luxemburgok

Oriol Junquerasi eman dio arrazoia Europako Justizia Auzitegiak. Auzitegiak ondorioztatu du europarlamentari hautatu zuten unean bertan eskuratu zuela zegokion immunitatea. Ondorioz, auzitegiaren arabera momentu hartan bertan utzi behar izan zituen bertan behera Espainia Junquerasi ezarritako behin behineko neurriak.