Julen Arzuaga: "EH Bilduko hautetsiak presoen senideekin harremanetan egon gara eta espetxetan bisitak egiteko eskaerak egin ditugu"

Elkarrizketaren tartean, EH Bilduko legebiltzarkide Julen Arzuagarekin solasteko aukera izan dugu. Besteak beste, Jonan Fernandezek egindako azken proposamena, Julen Atxurra edo Patxi Ruiz presoen egoera, kartzeletan bisitak egiteko koalizioko kideek egindako eskaerak, Perez de los Cobos-en kargugabetzea edo Estatuko Segurtasun Indarren paperaz aritu gara.