Image

Josu Etxaburu (Gure Esku): “Altxa, erabaki eta sinatutik; gelditu, hausnartu eta erabakira”

Gelditu. Hausnartu. Erabaki izenburupean solasaldi digitalak egingo ditu Gure Eskuk apirilaren 23tik, ostegunetik aurrera. Bost mahai inguru izango dira eta, besteak beste, kultura, gobernantza ereduaren krisia eta elikadura izango dituzte mintzagai. Egintza berriari begira adierazi dutenez, “gizartearen indargune nahiz ahuleziak muturrera eraman eta azalera ekarri ditu pandemiak” eta, gehitu dute, nahiz eta krisaren aurretik hamaika auzi bistara izan, ezin uka daitekeela egoera honetan gai asko eta askok esanahi berezia hartu dutela. Indargune eta ahulezia horiez mintzatu da Josu Etxaburu, Gure Eskuren bozeramaileak. Baita ere, horiek marrazten dituzten bide berriez.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image