Josu Erkoreka (Eusko Jaurlaritzako bozeramailea): “Okerrena igaro da dagoeneko”

"Okerrena igaro dela", esan du Josu Erkoreka Jaurlaritzako eledunak Gobernu Bileraren osteko prentsaurrekoan. Bozeramaileak Euskal Autonomia Erkidegoa "bigarren fasean" sartu dela iragarri du, koronabirusaren "hedapena geldiaraztea" lortu dutelako.