Joseba Garmendia (EHUko irakaslea): "Zaila da kalkulatzea, baina errebote-efektuak orain galdutakoa konpentsatzen lagunduko du urte bukaerarako"

Oinarrizkoak ez diren jarduera ekonomikoak eteteak Euskal Herriko ekonomian izango duen eragina aztertu du Joseba Garmendiak, eta egoera lehengoa baino okerragoa izango den arren, ekonomia hein batean suspertuko dela uste du.