Joseba Belaustegi, GuraSOS: “Badago inor Euskal Herrian benetan erantzun dezakeena zer erreko den Zubietan, ez badakigu zer lurperatu zen Zaldibarren?”

Arazo beraren bi adierazpen dira Zaldibarren gertatutakoa eta Zubietako erraustegia Joseba Belaustegi, GuraSOSeko kidearen iritziz. Dioxina eta furano mailagatik futbol ligako partidak bertan behera utzi eta haurrei patiora irtetea debekatzen zaien egun hauetan, ziurtatu digu ez dela osasun arduradunak toxiko horiei buruz gezurretan dabiltzan lehen aldia. Salatu du euskal industriaren lehiakortasuna mantentzea dela Jaurlaritzaren lehentasuna, eta hori “ingurumenaren, osasunaren eta langileen ongizatearen kontura” egiten dela.